Urriaren 20an Arabar Errioxara goiez ostabe. Aurtengoan urteroko txangoa aldatu dogu eta Lagranetik Biazterira joan ordez, Bernedotik San Tirso gainera eta handik Kantauri mendizerrako gandor beretik Peña del Leon Lehendabizi eta Cruz del Castillo ondoren, azkenik biazterira jeizteko!! Zeharkaldia ikusgarria da benetan, Alde batetan Trebiñu eta bertako pagadiak eta bestaldean mahaztiz betetako lurraldea Behin biazterira heltzerakoan bertako saldak dastatu eta bodegara!!
ZAKILIXUT MENDI TALDEA
miércoles, 10 de octubre de 2012
jueves, 16 de septiembre de 2010
OZAKO OIHANA (HECHO-ko ARANA)
Etorteko gogoaz bazaudete eman izena Aitor Garitaonandia edo Didaka Bilbaori irailak 28 baino lehen
Acher gaztelua |
Siresa herria |
Datorren hilabeteko zubia aprobetsatuz (Urriak 9, 10, 11 eta 12) Hecho herrira hurbilduko gara Ozako ohianean dauden zenbait mendi ezagutzera joateko asmoarekin; Acher-eko gaztelua, Acherito, Ansabereko orratzak. Parajea ikusgarria da benetan eta mendira igotzeaz gain beste gauza asko egiteko aukera ere ematen ditu. Hecho alboan dagoen herri txiki batetan (Siresa) hartuko dugu aterpetxea (www.alberguesiresa.com/). Aterpetxe honetan pensio erdiak 25 euroko kostua du. Beraz irteerak 75 euro kostua izango du, garraioaren kostua zakilixut mendi taldeak ordaintzen baitu.
Ansabereko orratzak |
viernes, 10 de septiembre de 2010
HERNIOKO HARRESIA
Udako oporrak pasata bada garaia hankei astindu bat eman eta irteera bat egiteko. Oraingo honetan Tolosa aldera joango gara gurutzez josita dagoen gailur batetara igotzeko. Hernioko tontorrera igotzeaz gain alboan dituen beste tontorretara ere hurbilduko gara. Egun osoko ibilaldia izango da eta betiko moduan hamaiketakoa gure kontura: Gazta, pernila, txorizoa etab
Data: 2010eko irailak 25 zapatua.
Hitzordua: 8:30 ieko plazan
Data: 2010eko irailak 25 zapatua.
Hitzordua: 8:30 ieko plazan
Suscribirse a:
Entradas (Atom)